Xakeko Emakumeen berdintasunerako I. Nazioarteko Kongresua



EMAKUMEAK XAKEKO UNIBERTSOA MENPERATZERA


Xakean emakumearen berdintasunerako munduko batzar garrantzitsuena

Hurrengo uztailean, Xakearen Zeharkako Kulturari buruzko bigarren jaialdia ospatuko da: EXPOCHESS VITORIA-GASTEIZ 2016.

Jaialdiaren ekitaldi nagusia Xakeko Emakumeen berdintasunerako I. Nazioarteko Kongresua izango da "Emakumeak Xakeko Unibertsoa Menperatzea" goiburuarekin eta uztailak 13, 14 eta 15ean ospatuko da Gasteizeko Gran Hotel Lakuan (5*).


Emakumeak Xakearen unibertsora erakarri

EXPOCHESS VITORIA-GASTEIZ 2016 batzarraren helburu nagusia, emakumeak Xakearen unibertsora erakartzea da, emakume-kontzeptuaren adiera zabal eta modernoagotik. Horretarako, Xakearen munduan modernizazioko eta egokitzapeneko ahalegin handia egin behar dugu.


Misioa eta ikuspegia

Gaurko egoeratik abiatuz, batzarrean kausak analizatuak izango dira eta Xakeko eremu guztietan emakumeen parte-hartzea, berdintasun-plano batean, igoera lortzeko metodoak eta neurriak proposatuko dira.


Hizlari talde ikaragarria

Ekitaldiak eremu honetan nazioarte mailan ospe handieneko hizlariak edukiko ditu, psikologiako, soziologiako, psikiatriako, filosofiako, pedagogiako eta kazetaritzako espezialista akreditatuaz osatutako kartel batekin. Erakunde publikoen ordezkariekin ere kontatuko dugu; noski, Xakearen unibertsoa merezi duen bezala irudikatuta izango da: Judit Pólgar (Xake modernoaren historia guztiko emakume-xakelari hoberena), Ana Matnadze (zilarrezko dominadun olinpikoa) eta Leontxo García Olasagasti (Xakean espezializatutako nazioarteko kazetari hoberena), beste batzuen artean.


EXPOCHESS VITORIA-GASTEIZ 2016 jaialdia

Xakeko Emakumeen berdintasunerako I. Nazioarteko Kongresua jaialdiaren ekitaldi nagusia izan arren, integratzen duen beste hiru sailak bere helburuaren erakusgarri nabaria dira; begiradak Xakera erakartzea zeharkako kulturaren bidez. II. Nazioarteko Pintura tematikoaren Lehiaketarekin hasiko da, Xakeari buruzko erakusketekin (pintura, xilografia, argazkigintza eta filatelia) jarraituko du, eta berritasun ausart eta interesgarri batekin amaituko du: Arabako eta Moreloseko (Mexiko) erreportaje fotografiko batzuk; lekuaren, emakumeen eta Xakearen miszelanea.