Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información

Tel: 943.080.200 | Mail: info@expochess.org



    

EXPOCHESS 2016-ko batzarraren bukaera


expochess BERRIAK

BERDINTASUNA XAKEAN ERE HELMUGA

2016ko uztailaren 13, 14 eta 15ean Xakean Emakumeen Berdintasunerako Lehen Nazioarteko Kongresua ospatu zen Gasteizko Gran Hotel Lakuan. Emakumeak xakera hurbiltzeko asmoz hausnarketa eta eztabaidarako jardunaldi biziak izan ziren.
Hitzaldi batzuk xakean emakume gutxi egotearen kausa biologiko eta sozialetan oinarritu ziren. Ikuspuntu horretatik, Fernando Mosquera psikiatrak ezberdintasun biologiko eta emakume eta gizonezkoen rol ezberdinetan arreta jarri zuen, borondatea destinoaren gainetik jarriz. Era berean, José Antonio Montero psikologoak gizakiak bere burmuinean izan dezakeen eraginari buruz aritu zen.
Beste hitzaldi batzuk, emakumeak xakera hurbiltzeko proposamenak bilatzen aritu ziren. Honen inguruan, Leontxo García kazetariak umeak berdintasunean hezteko beharra azpimarratu zuen. Ideia berdina jarraituz, Lorena García psikopedagogoak baterako hezkuntza eta heziketa-xakea bezalako tresnak erabiltzearen alde jo zuen.
Ildo beretik ere Sabrina Vega eta Anna Matnadze xake-jokalariak hitz egin zuten. Lehenengoak, xakean nesken parte hartzea areagotzeko motibazioa eta heziketa beharrezkoak direla azaldu zuen. Bigarrenak, bere aldetik, bere herrialdea den Georgiaren berdintasunari buruz aritu zen; izan ere, Georgiako gizartean, tradizioz, ez baitago ezberdintasun sozialik emakume eta gizonen artean.
Puntu polemikoa Nikola Lococoren eskutik etorri zen, bere ustez, emakumeek ez dute gizonezkoen aurka jokatu nahi gatazka bat saihesteko.
Bere aldetik, FIDE-ko presidenteordea den Beatriz Marinellok emaitzak aurkitzeko nazioarteko marketing-plangintza bat sortzea proposatu zuen, emakumeak xakean bizi duten errealitatea munduari hurbiltzeko.
Kongresuaren amaiera moduan, Judit Pólgar, historiako xakegilerik onena, parte hartu zuen. Bere agerpenean xakean arrakasta izateko hiru giltzarri, bizitzan ere baliogarriak izan daitezkeenak, proposatu zituen: praktika, iraunkortasuna eta pasioa.
Ideia-jasa eta hitzaldien azterketa eta gero, bi behingozko ondorio sortu ziren:
• Neskei xakea hurbiltzeko, bai ikastetxeetan eta baita familietan ere, kirol honen hezkuntza garatu behar da.
• Xakearen barne-ezagutza handitu eta mundura zabaldu, bere irudia eta komunikazioa hobetzeko.
Bai xakean baita bizitzan ere emakumezko eta gizonezkoen berdintasunaren beharra jardunaldien ideia azpimagarriena izan zen.

Notiziaren linka

Comment Box están cargando los comentarios...