Xakeko Emakumeen berdintasunerako I. Nazioarteko Kongresua
"Emakumeak Xakeko Unibertsoa Menperatzera"
EXPOCHESS VITORIA-GASTEIZ 2016 batzarraren helburu nagusia, emakumeak Xakearen unibertsora erakartzea da, emakume-kontzeptuaren adiera zabal eta modernoagotik. Horretarako, Xakearen munduan modernizazioko eta egokitzapeneko ahalegin handia egin behar dugu.
Misioa eta ikuspegia
Gaurko egoeratik abiatuz, batzarrean kausak analizatuak izango dira eta Xakeko eremu guztietan emakumeen parte-hartzea, berdintasun-plano batean, igoera lortzeko metodoak eta neurriak proposatuko dira.
Hizlari talde ikaragarria
Ekitaldiak eremu honetan nazioarte mailan ospe handieneko hizlariak edukiko ditu, psikologiako, soziologiako, psikiatriako, filosofiako, pedagogiako eta kazetaritzako espezialista akreditatuaz osatutako kartel batekin. Erakunde publikoen ordezkariekin ere kontatuko dugu; noski, Xakearen unibertsoa merezi duen bezala irudikatuta izango da: Judit Pólgar (Xake modernoaren historia guztiko emakume-xakelari hoberena), Ana Matnadze (zilarrezko dominadun olinpikoa) eta Leontxo García Olasagasti (Xakean espezializatutako nazioarteko kazetari hoberena), beste batzuen artean.
Jaialdiaren diru-etekin guztiak Xakean Emakumearen Berdintasunerako proiektua finantzatzera zuzenduko dira.
EXPOCHESS VITORIA-GASTEIZ 2016 jaialdia
Xakeko Emakumeen berdintasunerako I. Nazioarteko Kongresua jaialdiaren ekitaldi nagusia izan arren, integratzen duen beste hiru sailak bere helburuaren erakusgarri nabaria dira; begiradak Xakera erakartzea zeharkako kulturaren bidez. II. Nazioarteko Pintura tematikoaren Lehiaketarekin hasiko da, Xakeari buruzko erakusketekin (pintura, xilografia, argazkigintza eta filatelia) jarraituko du, eta berritasun ausart eta interesgarri batekin amaituko du: Arabako eta Moreloseko (Mexiko) erreportaje fotografiko batzuk; lekuaren, emakumeen eta Xakearen miszelanea.
Jaialdiaren ekitaldi nagusia Xakeko Emakumeen berdintasunerako I. Nazioarteko Kongresua izango da "Emakumeak Xakeko Unibertsoa Menperatzea" goiburuarekin eta uztailak 13, 14 eta 15ean ospatuko da Gasteizeko Gran Hotel Lakuan (5*).